1.EMANGARRIA: PLE-a
Behin PLEa zer den eta zertarako balio duen azaldurik, nire PLEaren argazki bat igotzea eta erabilpena azaltzea aukera aparta dela iruditu zait. Hasteko, ikonos-eko txostenean ikusi bezala, konpetentzia digitala 5 alderdiz osaturik dago: komunikazioa, informazioa bilatzea, segurtasuna, edukia sortzea eta arazoak konpontzea. Ikus daitekeen bezala, nire PLEa 5 alderdiz osatuta dago eta argi ikusten da alderdi batzuk beste batzuk baina gehiago erabili ohi ditudala. Goiko zonaldean, komunikazioarekin erlazionaturiko web-ak jarri ditut. Nire egunerokotasunean, whatsapp-a erabiltzen dut lagunekin, ikaskideekin, familiarekin, etab. harremanetan egoteko (batzuetan informazioa partekatzeko/eskuratzeko ere). Gmaila ere ia egunero erabiltzen dudan tresna bat da, baina gertukoekin harremanetan jartzeko erabili beharrean, zerbitzu desberdinekin komunikatzeko gehienbat (hizkuntza eskoletako, ikastetxeko...informazioa eskuratzeko). "Blogger"-a aurten erabiltzen ikasi dudan web ...