3.PRAKTIKA: Hausnarketa global indibiduala


  • Zer da niretzako konpetentzia digitala? Nola dago konpetentzia digitala PLEarekin lotuta?


Nahiz eta informatikan oso trebea ez izan (Ikonoseko txostenean agertzen zen bezala konpetentzia digitalerako dudan gaitasuna tartekoa/oinarrizkoa da), IKT-eko saio hauen ondoren konpetentzia digitalari buruz zerbait gehiago dakidala esan dezaket. Aurkezpenen ondoren, oso argi geratu zaidana da gizartean gauzak etengabe eraldatzen ari direla, eta guk aldaketa berri horietara egokitzeko gaitasuna garatu behar dugula. Horretarako, ezinbestekoa da teknologia arloan jakintza minimo bat izatea; hau da, teknologia baliabideen bitartez: arazoak konpontzeko, komunikatzeko, gure eremu pertsonala (pribatua) babesteko... gai izan beharko ginateke.

Horregatik arlo digitalean albatetizaturik egotea ezinbesteko da, etengabeko ikaskuntza batean murgildu behar gara, konpetentzia digitalak lortu nahi baditugu (bestela, gizartean galduta sentituko ginateke).

Beraz, neurri batean informazioa sailkatzeko eta bilatzeko gaitasuna dela esango nuke konpetentzia digitala, informazio horrekiko kritiko izanez eta baliabide digitalak erabiltzeko trebetasunak eta estrategiak aurkitzeko gaitasuna izatea. Uste dut, oinarrizko hezkuntza bukatu duen pertsona batek konpetentzia digitalak izan beharko lituzkeela, horretarako ordea ezagutza eta trebetasun batzuk garatu behar dira 5 arlo hauen inguruan: informazioa alfabetatzearen inguruan (datuak lokalizatu, berreskuratu, biltegiratu eta antolatzeko), komunikazio arloan (zein ingurune digitaletan komunikatzen ari garen jakiteko), eduki berriak sortu eta editatzeko, segurtasunaren arloan babes pertsonalerako eta arazoen ebazpenerako.

PLEa (Personal Learning Environment) norberak bere estrategi naiz tresna eta informazio iturriren bitartez konpetentzia digitalak erabiltzeko gaitasuna da; hau da, informazioa sortzeko, elkarbanatzeko eta kudeatzeko gaitasuna. Norberak ikasteko erabiltzen dituen baliabide digitalak dira (eremu konkretu batean ez daudenak). Hau aldakorra da, gizartea ere etengabe aldatuz baitoa, eta gizarte digitala oraindik eta azkarrago aldatzen da. Beraz, beste hitz batzuetan esanda, norberaren aurre ezagutzetatik abiatuta, ezagutza eraikitzeko gaitasuna da. Horretarako, gaur egungo Web 2.0 eta beste hainbat aplikazio erabiliko ditu. Beraz, nolabait esateko PLEak sarbidea errazten du

Beraz, laburki esanda, konpetentzia digitalak teknologia arloan trebetasunak garatuz, ikt-en eremu digitaletan aplikatzeko gai izatea da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2.PRAKTIKA: Taldeko lana

4.PRAKTIKA: Glosategia

2.EMANGARRIA