2.EMANGARRIA
1. PLANIFIKAZIOA (Genially) https://edit.genial.ly/5bf3bde41a7ccd5e7f98ff69 Prestaturiko unitate didaktiko hau, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleentzako da, Euskara irakasgaian 6 saio prestatu ditugu. Irakasgai hau aurrera eraman ahal izateko, proiektuen bitartez lan egitea ideia egokia zela pentsatu genuen. Izan ere, egun konstruktibismoan oinarrituriko eskola txiki askok ildo hau jarraitzen dute. Metodologia honetan oinarrituriko ikaskuntzaren bitartez ikasleek hainbat trebetasun eta gaitasun bereganatu ahal izango ditu: autonomia, errespetua, asertibitatea, etab. Beraz, 6 saio hauetan egokitu zaien gaiaren inguruko aurkezpen bat prestatu beharko dute (4.mailakoen kasuan, gaia Erdi Aroa izango da), ondoren urtebete txikiagokoei aurkeztu eta azaldu ahal izateko. Modu honetan lan eginez, ikasleek konpromezu bat hartzen dute txikiekiko, horregatik uste dugu lan egiteko modu eraginkor bat dela, erronka gainditzeko motibatuago sentitzen baitira. Arloa: Euskara ...