1.EMANGARRIA: PLE-a

Behin PLEa zer den eta zertarako balio duen azaldurik, nire PLEaren argazki bat igotzea eta erabilpena azaltzea aukera aparta dela iruditu zait. 

Hasteko, ikonos-eko txostenean ikusi bezala, konpetentzia digitala 5 alderdiz osaturik dago: komunikazioa, informazioa bilatzea, segurtasuna, edukia sortzea eta arazoak konpontzea. Ikus daitekeen bezala, nire PLEa 5 alderdiz osatuta dago eta argi ikusten da alderdi batzuk beste batzuk baina gehiago erabili ohi ditudala.

 Goiko zonaldean, komunikazioarekin erlazionaturiko web-ak jarri ditut. Nire egunerokotasunean, whatsapp-a erabiltzen dut lagunekin, ikaskideekin, familiarekin, etab. harremanetan egoteko (batzuetan informazioa partekatzeko/eskuratzeko ere). Gmaila ere ia egunero erabiltzen dudan tresna bat da, baina gertukoekin harremanetan jartzeko erabili beharrean, zerbitzu desberdinekin komunikatzeko gehienbat (hizkuntza eskoletako, ikastetxeko...informazioa eskuratzeko). "Blogger"-a aurten erabiltzen ikasi dudan web bat izan da, aspalditik ezagutzen nuen baina ez nuen erabiltzen, egia esan behar badut horrelako gauzetarako ez naiz oso trebea, teknologia berriak edo ezagutzen ez ditudanak erabiltzen hastea kostatzen baitzait, baina esan beharra dut nahiko erabilgarria izan daitekeela ongi erabiltzen jakinez gero. Orokorrean, gehien kontrolatzen dudan sare soziala "Instagram-a" dela esango nuke, bertara  eta facebook-era nire argazkiak igotzen ditut, hala ere, facebook-a informazioa bilatzeko ere erabiltzen dut tarteka.

Goiko eskubi aldean, informazioa bilatzeko erabiltzen ditudan web-ak jarri ditut. Horien artean: wordreference hiztegia ingeleserako batez ere, ohikoena "wikipedia" lanak egiteko, "pinterest" ideia desberdinak hartzeko baliagarria dena, etab.

Beheko ezker aldean, edukia sortzeko erabiltzen ditudan web-ak azaltzen dira: word-a oinarrizkoena dena eta betidanik erabili dudana, drive-a gaur egun jada erosoagoa bihurtu dena (taldeko lanak egiteko erreztasunak ematen baititu), prezi-a (nahiz eta oso ongi ez kontrolatu aurkezpen batzuetarako erabilgarria eta bisualki deigarria dela iruditzen zait).

Eta azkenik, amaitzeko, ikusten den bezala segurtasunerako eta arazoak konpontzeko baliabide urriak ditut: mcafee antibirusa soilik erabiltzen dut ordenagailua babesteko. Normalean, arazoren bat badut, google-en edota youtuben bilatzen dut informazioa arazoa konpontzeko (tutorialak ikusiz...).

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2.PRAKTIKA: Taldeko lana

4.PRAKTIKA: Glosategia

2.EMANGARRIA