4.PRAKTIKA: Glosategia

SEGURTASUNA ETA ERABILPEN DESEGOKIAREN ONDORIOAK... GLOSATEGIA


Gaurko saioan segurtasunaren inguruan aztertzen eta eztabaidatzen egon ondoren, guztiok ondorio batera iritsi gara: gaur egun orokorrean konpetentzia digitalaren 5 alderdiak nahiko garatuak daudela (komunikazioa, informazioa bilatzea, arazoak konpontzea eta edukia sortzea) baina segurtasunerako nahiko baliabide urriak ditugula, askotan ez dakigu argitaratzen ari garen argazki hori noraino iritsi daitekeen,nork ikusi dezakeen, zertarako erabiliko duten, etab. Zergatik ote? Bada agian, ez garelako ohartzen segurtasunak zer nolako garrantzia duen teknologia munduan eta zer ondorio ekar ditzakeen erabilpen desegokiak. Horregatik, gure lana gai honi buruzko informazio gehiago eskuratzea litzateke, hau da, informatzea. Beraz, horretarako, lehenik eta behin oinarrizko hainbat kontzeptu argitzen hasiko gara:


SEXTING

Sexting gazteen artean geroz eta zabalduago dagoen kontzeptua da (borondatezko praktika). Eduki sexualak edo pornografia esplizituki mezuen bitartez helaraztean datza (normalean WhatsaApp mezularitza zerbitzuaren bitartez). Normalean hau praktikatzen duten gehienak 18 berako emakume adingabeak izan ohi dira.


 
CYBERBULLYING

Hasteko, Cyberbullying-a  teknologia berrien agerpenarekin batera agerturiko fenomenoetako bat da. Cyberbullyng-a pertsona edo talde batek beste pertsona baten informazio eta komunikazioaren erabilpenari deritzo, behin eta berriz mehatxuak errepikatuz. Hau da, hitzezko eta idatzizko jazarpenak dira, mugikor eta/edo ordenagailuaren bitartez egindako irainak.

HACKING
 

Hacking-a delitu bezala definitzen dituen egoerak hurrengoak dira:
-Ordenagailuaren segurtasun sistema pribatuak hausten ditu.
-Zerbitzari publiko eta pribatuak kolapsatzen ditu.
-Toki mugatuetara sartzen da baimenik gabe.
-Iruzurra sortzen da materia informatikoan.
-Zigor Kodean penalizatutako trebeziak erabiltzen dira.
-Programa deliktibo edo kaltegarriak banatzen ditu.
-”Espionaje informatico amateur” sustatzen du.

PHISING

Iruzur metodo bat da (gure datu pertsonalak kentzeko erabiltzen dena).Identitatea ordeztea izango litzateke euskaraz, ezkutuko informazioa iruzurraren bitartez lortzea da. Pasahitz bat, kreditu-txartelen datuak  edo beste banku-informazio izan daiteke. Hau sahiesteko, birus-kontrakto (antibirus) on bat deskargatzea litzateke gomendagarriena zure ordenagailua babesturik izateko.
 
 

GROOMING
Kasu honetan, heldu bat adin txikikoekin komunikatzen saiatzen da haurraren aurrean gaztea dela simulatuz bere adiskidetasuna irabazteko,  eta ondoren bere argazkiez baliaturik, probetxua ateratzeko.
 
Hau sahiesteko:
 
-Argazkiak argitaratzeko orduan, kontuan izan edonork ikus dezakeela (saiatu ez izaten oso intimoak)
-Kontuz GPS lokalizazioekin
-Inoiz ez argitaratu zure lagunen baimenik gabe eurak ateratzen diren argazkirik publikoan
-Babestu zure ordanagailua

PEGI

Europa mailan orokortu den eta legez kanpo dagoen bideojokoen adin kalifikazio estandarra da. Argitaratutako edozein bideojokorentzat prozesu bat jarraitzen da, eta ondoren inkesta bat egiten zaio bideojokoa argitaratu duen enpresari. Azkenik, emaitzen araberako kalifikazioa ezarriz.
Adin tarte hauetan banatzen ditu; 3,7,12,16,18.
Adin minimo hauek hartzeko hainbat faktore hartzen ditu kontuan: biolentzia, hizkuntza desegokiak, beldurra, sexua, drogak, diskriminazioa, on-line...

CYBERCHEATING

Teknologia berrien agerpenarekin batera agerturiko fenomenoetako bat da. Testuinguru elektroniko edo birtualen bitartez eginiko edozein iruzur akademikori deritzo (dokumentazio faltsuak…).


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2.PRAKTIKA: Taldeko lana

2.EMANGARRIA