2.EMANGARRIA

1. PLANIFIKAZIOA (Genially)

https://edit.genial.ly/5bf3bde41a7ccd5e7f98ff69

Prestaturiko unitate didaktiko hau, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleentzako da, Euskara irakasgaian 6 saio prestatu ditugu. Irakasgai hau aurrera eraman ahal izateko, proiektuen bitartez lan egitea ideia egokia zela pentsatu genuen. Izan ere, egun konstruktibismoan oinarrituriko eskola txiki askok ildo hau jarraitzen dute. Metodologia honetan oinarrituriko ikaskuntzaren bitartez ikasleek hainbat trebetasun eta gaitasun bereganatu ahal izango ditu: autonomia, errespetua, asertibitatea, etab. Beraz, 6 saio hauetan egokitu zaien gaiaren inguruko aurkezpen bat prestatu beharko dute (4.mailakoen kasuan, gaia Erdi Aroa izango da), ondoren urtebete txikiagokoei aurkeztu eta azaldu ahal izateko. Modu honetan lan eginez, ikasleek konpromezu bat hartzen dute txikiekiko, horregatik uste dugu lan egiteko modu eraginkor bat dela, erronka gainditzeko motibatuago sentitzen baitira.













Arloa: Euskara
Gaia: Erdi Aroa
Maila: LH4
Saioak: 6 aste
Proposamenaren justifikazioa: Garrantzitsua baita gurea gizartea nolakoa zen eta den ezagutzea, azken batean, konparaketa bat egiteko.
Arazo-egoera:
A. Testuingurua: 15 ume, gehienak hemengoak, eta 2 kanpotar (bat euskaldun berria eta  bestea 2 urte zituenean etorri zen Euskal Herrira, hortaz euskara ez denez bere ama-hizkuntza oraindik ere zailtasunak ditu)  
B. Arazoa: Zer nolako bizimodua zuten Erdi Aroan?
C. Helburua: Erdi Aroko bizimodua ezagutaraztea Euskara ikasgaian txertatuz (irakurmenaren, idazmenaren eta ahozkotasunaren bidez).
Eginkizuna:
1.saioa: Erdi Aroko oinarrizko informazioa bildu eta horren inguruan informatu. Horretarako, lehenengo irakurmena landuko dute eta ondoren, ulertu dutenaren inguruan idazteko eskatuko zaie.


2.saioa: Idatzi dutenaren inguruko galderak eginez, eztabaida bat sortuko dute. Horrela, Erdi Aroari buruzko informazio gehiago izango dute. Ulermena lantzeaz gain, komunikazioa lantzeko aukera ere  izango dute eztabaiden bitartez.


3.saioa: Behin eztabaida eginik, irakasleak Erdi Aroko piramidearen bitartez gizartearen antolaketa azalduko du.


4.saioa: Irakasleak talde bakoitzari gai bat egokituko dio. Gaiak honako  hauek izango dira: erregea, nobleak, kleroak eta hirugarren estamentua.


5.saioa: Talde bakoitzak egokitu zaion gaiari buruzko informazioa bilatzeko denbora izango du. Horretarako, irakasleak bideratuko du talde bakoitza informazioa non eta nola bilatu azaltzeko.


6.saioa: Azkeneko saioan, txikiagoei azalduko diete 6 saioa horietan Erdi Aroari buruz ulertu eta landu duten guztia. Horretarako, klaseko pertsona batek Erdi Aroari buruzko sarrera bat eginez, ideia orokor bat azalduko die. Gaia aurkeztu ondoren, piramide bat marraztuko dute arbel digitalean, Erdi Aroko sailkapena azaltzeko.
Horrela, komunikazioa, ulermena eta ahozko adierazmena ere landuko dute.
Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak:
  • Ikasten ikasteko konpetentziak: pentsatzen jakitea eta ikastea.
  • Norberaren ekimenerako konpetentzia: egiten eta ekimenez jokatzen jakitea.
  • Gizarterako konpetentzia: elkarrekin bizitzen jakitea.
  • Autonomiarako konpetentzia: izaten jakitea.
  • Komunikazioko-konpetentzia: komunikatzen jakitea.


B. Diziplina-konpetentziak:
  • Komunikazio-, hizkuntza- eta literatura-konpetentzia: hizkuntza eta literatura.


C. Konpetentzia digitala:
  • Komunikatzen jakitea.
  • Informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatu.
Helburu didaktikoak:
Proiektu honen bitartez hainbat gaitasun landuko dituzte:
-Irakurmena
-Ulermena
-Idazmena
-Ahozko adierazpena
-Talde lanean aritzea: elkar errespetatuz
-Autonomia
Edukiak:
              Erdi Aroa:
  • Erregea
  • Nobleak
  • Kleroa
  • Hirugarren estamentua



Jardueren sekuentzia:
A. Hasierako fasea: Gaiaren inguruan informatzeko galdera bat planteatu.
B. Garapenaren fasea: Galdera horretatik eta irakasleak emandako azalpenetik abiatuta, taldeko lana egingo dute.
C. Amaierako fasea: Talde lan hori beste ikasleen aurrean aurkeztu.
Ebaluazioa
A. Adierazleak:
-Elkarlanean ongi aritu diren
-Komunikazio egokia sustatu duten
-Aurkezpena nola aurkeztu duten
-Arazoen kudeaketa egokia
-Erronka ongi gainditu duten
B. Tresnak: Haur txikiei egingo dieten aurkezpenaren bitartez izango dira ebaluatuak
Baliabideak (digitalak eta ez digitalak): ordenagailuak eta arbel digitala erabiliko ditugu, bakoitzak bere informazioa bilatzeko.


2. GURE WEB ORRIA (Wix-a)

https://iktjmnp.wixsite.com/ikt201819





Web honetan aipatu bezala, ikasleei modu entretenigarriagoan ikasteko aukera eskaintzen diegu. Beraz, irakaslea materia irakasterako garaian web honetaz balia daiteke. 

3. GALDERA-HAUSNARKETA

Zer ikasi dut nik egin dudan lan honetatik eta jaso dudan feedback-etik?

Lehen aldia izan da unitate didaktiko bat planifikatu eta web horri bat diseinatu dudala. Hasiera batean ez nekien nondik hasi, nahiz eta irakasleak hau egiteko zer tresna (Genially eta Wix) erabili behar genuen adierazi, ia ezinezkoa zela pentsatu nuen. Gainera, ondoren diseinatu genuen web horri horretan joko desberdinak ere agertu behar zirela aipatu zigun, posible zela joko batzuk jada interneten agertzea, baina agian beste batzuk geure kabuz sortu beharko genituela esan zigun, eta ez genuen ideiarik ere.

Orokorrean, oso lan aberasgarria iruditu zait. Izan ere, etorkizun batean errealitatean erabili behar izango ditugun tresnak izango baitira. Gainera, orain arte egin ditugun praktika guztiak baina interesgarriagoa eta entretenigarriagoa izan da azken hau. Beraz, praktika honen bitartez, hilabeteko irakasgai bat nola planifikatzen den eta hau aurrera eramateko web-aren bitartez irakasgaia entretenigarriagoa egin daitekeela ikasi dut. Joko eta bideo desberdinetatik abiatuz ere, milaka gauza ikasten baitira. 

Bestalde, jaso ditugun feedback gehienetan, aukeratu dugun gaia "Erdi Aroa" ez dela oso egokia Euskara irakasgai baterako aipatzen zuten. Baina uste dut ez dutela oso ongi ulertu gure planifikazioa zertan datzan. Hau da, guk proiektuen bitartez lan egitea erabaki dugunez, gai bat egokituko zaio eskola guztiari (Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen Hezkuntzararte) irakasgai guztietan gai hori landu dezaten (beti ere materiala eta edukia irakasgaiera txertatuz). Beraz, horrekin ez nago ados. Hala ere, hurrengorako azaldu beharreko kontzeptuak zehaztuagoak eta landuagoak adierazten saiatuko naiz.









Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2.PRAKTIKA: Taldeko lana

4.PRAKTIKA: Glosategia