7.PRAKTIKA: Praktika on baterako dekalogoa
7.PRAKTIKA: Praktika
on baterako dekalogoa
Kasua:
Praktika on bat Euskara irakasgaian LH 4
- Irakasleak kontuan hartu behar du zein puntutaraino izango den
baliagarria IKT-en erabilera Euskarako ikasgaia modu eraginkor batean
erabiltzeko. Hau da, zer ikasiko duten ikasleek eta teknologiak ikaskuntza
prozesua hobetzeko balioko duen ala ez.
- Nahiz eta IKT-ak erdaraz erabiltzeko ohitura izan, normalean
informazio iturri gehienak erdaraz baitaude, beraz, irakasleek euren
ikasleei Euskarazko informazio iturriak eskaini behar dizkiete.
- IKT-ak ikasle bakoitzaren Euskarako lan indibiduala nahiz
taldekako lan prozesuak hobetzeko erabili behar dira, bai modu
presentzialean baita birtualki ere.
- Garrantzitsua da irakasleak IKT-en bitartez aurretik Euskarazko klasea
prestaturik ematea denbora aurrezteko eta horrela jarduera guztiak eta lan
prozesua ongi planifikaturik eramateko.
- Joko interaktiboen bitartez, ikasleek Euskara ikasgaia modu desberdinetan ikasteko aukera izango dute, gai ugari landuz.Gainera modu dinamiko eta dibertigarri batean ikasteko aukera eskainiko zaie.
- Edozein egoera / ikasgaietara aplikagarriak dira IKT-ak izan beharko dira. Kasu honetan,
Euskarazko ikasgaira aplikatuko genuke eta edozein zalantza izanez gero,
IKT-ak erabiliz arazoari konponbidea bilatzeko baliagarria litzaiguke.
- IKT-en erabilera ez da ohiko ikaskuntza prozesutik kanpo planifikatu
behar. Hau da, IKT-en erabilpena integraturik egon behar du irakasten ari
diren edukiak Euskarazko kurrikulumean.
- IKT-ak Euskara irakasgaia ikasten laguntzeko erabili behar dira, baita
konpetentzia espezifikoak teknologia digitalen lorpenerako.
- Irakasleak IKT-ak Euskaran bidalitako etxeko lanak zuzentzeko erabili
ditzake bitarteko bezala, baita feedback-a emateko ere.
- IKT-en bitartez, ikasleak Euskaraz elkar komunikatzeko aukera izango
dute. Talde lanak nahiz lan indibidualak egiteko: drive, docs, gmail-aren
bitartez.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina